Etiope bat Martitzen
Martetar bat Adis Abeban ere izan naiteke.
Monday, January 30, 2006
BBB (bye bye, blogger)
Eginda.
Hemendik aurrera, blog honetan, hautsa besterik ez da pilatuko.
Etxe handi eta atseginago baten jabe naiz orain.
Nire etxe berria ezagutzeko, arakatzeko, desordenatzeko, egin klik edo klak hemen.
Artikulu zaharren bila bazaude, guztiak retro-artxibo honetan aurkituko dituzu, hilez hil ordenatuta.
Ondo ibili eta laster arte.
Friday, January 27, 2006
Etxe-aldatzea
Azken urte hauetan pisuz pisu ibili naiz, nire txokoaren bila, maletak gora, maletak behera.
Blogari moduan ere antzeko-parecido: urte eta erdi daramat saltsa honetan eta jada nire bigarren etxe hau abandonatzera noa hirugarren bat zabaltzeko.
Berdin da etxe-aldatzea zelako arduraz egiten duzun: bizi izan zaren leku horretan beti utziko duzu zerbait ahaztuta: ardi forma zuten etxeko zapatila batzuk abandonatu nituen behin pisu batean (pena handiz), Así habló Zaratustra liburukotea beste batean (irakurri gabe, gainera), top-mantako ez dakit zenbat disko azkeneko batean (egile-eskubideenganako errespetu bolada batean).
Martitzen ere horrela izango da, hainbat gauza geldituko dira hemendik sakabanatuta, guztia ez zait maletan kabituko eta.
Egun batzuk behar ditut etxe-aldatzea taxuz burutzeko, nire egoitza berria behar bezala txukuntzeko, baina egon lasai: laster izango duzue nire helbide berriaren… berri.